Euskal Antzerkiaren Sortzaile Berriei Laguntzen

Tel.: (+34) 636 552 244   ·  ehkozubi@gmail.com

ZubiHome

Badira zenbait urte, hainbat eragile euskal antzerki sorkuntza profesionalaren egoerari buruzko kezka, uste eta iritziak elkartrukatzeko biltzen hasi ginenetik.

 

Ordutik, sortzaile berriek zirkuitu profesionaletan sartzeko dauzkatzen zailtasunetaz jabetuta, gure neurri apalean egoera hau iraultzeko zerbait egiten ahalegindu gara. Horrela beraz, bakoitzak gure arlotik ekarpen bat egiteko konpromezutik, euskal antzerkiaren profesionalizazioa bultzatzeko helburu irmoarekin jaio zen ZUBI.

 

2012 urrun hartatik, Dxusturi Teatroaren "Konpota", Lauka Teatroaren "Amodioaren Ziega" eta Beheko Larraineren "Atte Hil Aurretik" antzezlanak babestu eta bultzatzeko ardura eta aldi berean plazerra izan ditugu.

 

Orain, Benetan Beren "Inondik Inora" haurrentzako ikuskizuna dugu kartelean!!!

2018ko urriaren 7tik aurrera, herriz herri arituko da Zubi deialdiko laugarren edizioan hautatutako bi lanetatik lehena!

Euskal Antzerkiaren Sortzaile Berriei Laguntzen                                                                                                 Tel.: (+34) 636 552 244              ehkozubi@gmail.com